“Etxegabeen arazoari modu autogestionatuan egingo diogu aurre, erakundeek ez dutenez irtenbiderik ematen”

  • Datu ofizialen arabera 200 pertsona inguru bizi dira kalean Iruñean. Negu Gorriak ekimenaren aburuz, aldiz, 250era ere iritsi daiteke zifra. Etxegabeen "arazo sistemikoari" aurre egitea helburu duen ekimena hainbat gizarte mugimenduren indarrak batzetik sortu da

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 19an - 11:49
Azken eguneraketa: 2025-12-22 16:57
Samira Calvo, Negu Gorriak - Derecho a techo ekimeneko kidea. Euskalerria Irratia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erakundeen erantzunaren faltan, modu autogestionatuan kale gorrian bizi diren pertsonei babesa emateko helburuarekin sortu da Negu Gorriak - Derecho a techo ekimena, Iruñean. Samira Calvo ekimeneko kideak nabarmendu bezala, egoera gero eta okerragora doa, ez bakarrik gero eta jende gehiago badagoelako kalean bizitzen, baizik eta modu sistemikoan gertatzen ari delako. "Gure hirian dagoen errealitate bat da eta ezin dugu beste alde batera begiratu". Horren adibide argia dira Jaso ikastola zaharrean edota Aranzadin ematen ari diren asentamenduak, gutxieneko baldintza duinik ez dituztenak. 

Horren aurrean, hainbat elkarte eta eragilek urteak daramatzate erakundeei, bai Iruñeko Udalari baita Nafarroako Gobernuari ere, irtenbide duinak martxan jarri ditzaten eskatzen. "Jakin badakigu Iruñean hainbat eraikin badaudela horretarako aproposak izan daitezkeenak, tartean Alde Zaharreko Oscus eraikina edo autobus geltoki zaharreko goiko solairuak, orain hutsik daudenak". Iruñean dauden eraikin huts guztien txostena argitaratzeaz gain, Negu Gorriak ekimenetik prozesu burokratikoetako batzuk arintzea edo erraztea ere eskatu diote udalari, tartean erroldari dagokiona. Prozesu hauek, eskatzen dituzten epe eta paper kudeaketagatik, zailtasun gehigarria dira muturreko egoera larrian dauden pertsonentzat. Prozesua bera baztertzailea bilakatzen da, hartara.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
ARGIA  |  Manex Moreno Uharte  |  Mikel Garcia Idiakez
#3
Pikara Magazine  |  Tatiana Romero Reina
#5
Lander Arbelaitz Mitxelena
Azoka
Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.