Abenduaren 10ean publiko eginiko EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak hizkuntzen arteko ustezko berdintasun printzipioa baliatzen du gaztelaniaren inposizio sistematikoa betikotzeko. Administrazioetan gaztelaniaren inposizio normalizatua dago eta euskaldunek ez dute bermaturik euskaraz zerbitzua jaso ahal izatea edo euskaraz lan egin ahal izatea, CCOO sindikatuak inposizio sistematiko hori orekatzeko oso oinarrizko neurri batzuk baliogabetzea lortu du EAEko Auzitegi Nagusiaren laguntzaz.
Oraingoan lanpostuekin edo hautaketa sistemekin inongo loturarik ez dauzkaten neurriak inpugnatu ditu CCOOk eta argi erakutsi du jarrera supremazista duela eta gaztelaniaren ezagutza inposatu nahi duela administrazioetan
Eusko Jaurlaritzak uko egin dio EAEko bi hizkuntza ofizialek administrazioetan trataera bera izateari. Zehazki, uko egin dio trantsizio prozesu baten bidez administrazioetako langileei gaztelania beste euskara eskatzeari. Ondorioz, lanpostu guztietan gaztelaniaren ezagutza derrigortzen da eta euskara lanpostu batzuetan soilik. ELAk hainbatetan eskatu du bi hizkuntzen eskakizuna parekatzeko prozesu bat irekitzea, erretiroa hartu behar duten langileak salbuetsita eta beste langile guztiei euskara ikasteko laguntza, baliabideak eta denbora eskainita. Eusko Jaurlaritzak gaztelaniaren inposizioa ontzat eman du eta euskara sustatzeko oinarrizko eskaera batzuk besterik ez ditu egiten eta, hala ere, CCOO sindikatuari gehiegizkoa iruditzen zaio eta epaitegi euskarafoboak baliatzen ditu euskaldunon hizkuntz eskubideak murrizteko.
Oraingoan CCOO sindikatuak hizkuntzen erabilera gomendatzen duen Eusko Jaurlaritzaren akordio baten hainbat artikulu baliogabetzea lortu du. Besteak beste, hurrengo gomendioak deuseztatu ditu:
Auzitegi Nagusiren epaiak berriro ere gogora ekarri du aurretik ezarritako jurisprudentzia: “el equilibrio entre ambas lenguas impone o bien que se efectúe en ambas o bien en aquella que todos tienen el deber de conocer”. Hots, administrazioak bi hizkuntzatan edo gaztelaniaz soilik aritu daitezkeela, eta inolaz ere ez euskara hutsez. CCOO sindikatuak bere helegitearekin supremazismo linguistiko eta konstituzional hau aplikatu nahi izan du langile guztiak gaztelaniaz derrigorrez arituko direla bermatzeko eta euskaldunon hizkuntz eskubideak zokoratzeko.
Orain arte CCOO sindikatuak behin-behineko langileek lana galtzeko arriskua jarri du aitzakia gisa euskararen normalizazioaren aurkako legezko salaketak egiteko. Bada, oraingoan lanpostuekin edo hautaketa sistemekin inongo loturarik ez dauzkaten neurriak inpugnatu ditu eta argi erakutsi du jarrera supremazista duela eta gaztelaniaren ezagutza inposatu nahi duela administrazioetan. Jarrera euskarafobo hauek salatu beharra dago eta sindikatu honekin elkarlan normalizatuaren bidez ezin da beren jarduna zuritu, sindikatu ultraeskuindarrek moduan epaitegiak zapaldutako kolektiboen aurka aritzeko erabiltzen dituen bitartean.
ELAren iritziz bada garaia alderdi politiko, sindikatu eta epaile euskarafoboei aurre egiteko eta euskararen ofizialtasun osoa aldarrikatzeko. Egungo marko legal eta konstituzionalak euskaldunon hizkuntz eskubideak sistematikoki urratzen ditu. Euskaldunek berdintasun eskubidea bermaturik behar dute eta, ondorioz, beren bizitzako alor guztietan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du ELAk. Administrazioek eta epaileek uko egin diete baliabide eta neurriak ezartzeari egungo euskaldunon hizkuntza zapalketa gainditzeko eta, horregatik, mobilizazioa da ELAren ustez gizarteak duen bide bakarra, horregatik bere militanteak deitzen ditu LABekin batera abenduaren 16an Iruñean eta 17an Gasteizen antolatutako mobilizazioetan parte-hartzera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.