2025etik ari dira Araba espetxeko presoak ziegetan haizagailuak izateko eskaerak egiten. Bero handiko egunetan ziegetako egoera “jasangaitza” dela salatu zuen preso talde batek ARGIAri emandako elkarrizketan, eta hedabide honek jakin duenez, gauean 34 gradu neurtzera iritsi dira aurtengo beroaldietan. Espetxeak debekua mantentzen du, halere. 2025eko azaroan espetxearen zuzendaritzak debekuaren arrazoiak jasotzen dituen txostena egin zuen. ARGIAk txostena eskuratu du.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Espetxe baldintzak