Muskildin gertatutako eraso matxista gaitzetsi du Bertsozale Elkarteak

  • Elixabet Etxandik salatu zuen gertatua Muskildiko saioaren amaierako agurrean: ganbarako ariketa egitera zihoala, trikota edo jertsea kentzerakoan txistu batzuk jaso zituen publikotik. "Inoiz baino argiago diogu ez dugula inolako erasorik onartzen eta espazio seguru eta libreen alde egingo dugula", adierazi du Bertsozale Elkarteak.

Elixabete Etxandik agurrean gertatutakoa salatu zuen. Bertsoa.eus

2025eko abenduaren 18an - 15:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den larunbatean, Xilabako bigarren faseko saioa izan zen Muskildin (Zuberoan). Saioan eraso matxista jasan zuen oholtzakide batek eta Bertsozale Elkartetik erasotuari babesa adierazteaz gain, irmoki gaitzetsi dute gertatutakoa.

"Bertsozale Elkartearen ekinbidea da plaza sustatzea eta, horretarako, ezinbestekoa da plaza guztiak seguruak izatea. Zehar lerro dugun feminismoa giltzarri da horretarako, eta horretan sakontzen jarraituko dugu. Plazetan askotariko gorputz eta ahotsak nahi ditugu eta horretarako bidea egiten jarraituko dugu", adierazi dute.

Bertsoa.eus-en bideo honetan entzun daiteke Elixabet Etxandiren salaketa.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.