Ertzaintzak Bilboko liskarrez eman duen bertsioa gezurtatu du Gazarako Mugimendu Globalak

  • Abenduaren 13an, Bilbon, Gazarako Mugimendu Globalak protesta egin zuen CAFek sionismoarekin negozioak egiten dituela salatzeko. Ertzaintzak protestan ari zen kide bat atxilotu zuen. Ertzaintzak adierazi du protesta “ez zela baketsua izan” eta Poliziaren esku-hartzea behar izan zela. Mugimenduak Ertzaintzaren bertsioa gezurtatu du eta hainbat hedabidek bertsio ofiziala berretsi izana salatu du.


2025eko abenduaren 15ean - 16:26
Ekintza bukatu eta gero, Ertzaintzak bortitz jokatu zuela salatu du Mugimenduak. Hibai Agorria / ARGIA CC BY-SA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berria egunkariak jaso duenez, SIPE Ertzaintzaren Lanbide Sindikatuak salatu du sei agente “arrisku larrian” jarri zituztela Bilboko protestetan, eta kritikatu du ertzainak “aurreikusi zitezkeen istiluetara baliabiderik gabe” bidali izana. Protestak ez zirela baketsuak izan adierazi du sindikatuak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ohar bidez adierazi du lau agentek kolpeak jaso zituztela. Gazarako Mugimendu Globaleko kideek hainbat hedabideren jarrera ere kritikatu dute, “protestetan egon gabe” informatu dutelako eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak “errepikatu dituztelako”. EITB, Deia eta El Correo hedabideen jokaerak nabarmendu dituzte antolatzaileek.

“Ertzaintzaren aurkako erasorik ez”

Mugimenduak azaldu duenez, Bilboko elkarretaratzearen berri aldez aurretik eman zuten eta legearen arabera. Elkarretaratzearen ondoren, ekintzaile talde batek, lurrean etzanda, tranbiaren bidea eten zuen, “ekintza baketsu eta bortxarik gabekoaren” bidez. Antolatzaileen arabera, ekintza bukatutakoan protestariak espaloira erretiratu ziren, “inolako gorabeherarik gabe”. Ertzaintzak bi kideri identifikatzeko eskatu zien eta horietako batek ez zuen onartu, eta ondorioz, atxilotu egin zuten. Mugimenduak adierazi duenez, momentu horretan Ertzaintzak indarkeriaz jokatu zuen eta “bortizki tratatu zituzten” identifikatutako bi protestariak eta ingurukoak. Azpimarratu dute ez zela “inolako eraso antolaturik egon, ezta Ertzaintzaren aurkako erasorik ere”.


2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...