Familia bat etxegabetzeko arriskuan dago Izarran

  • Lau adin txikiko dituen familia baten etxegabetzea abenduaren 18rako aurreikusita dago Izarra herrian (Araba). Herritarrek pasa den astean eginiko prentsaurrekoan esan zuten etxebizitzaren jabeak familiari eskubideak ukatu dizkiola. Era berean, pertsona migratzaileak direnez, salatu zuten familia migrante eta arrazializatuek sistema kapitalistan pairatzen duten egoera.


2025eko abenduaren 17an - 10:48
Astebete ere ez da pasa Gasteizko Udalak beste familia bat etxegabetu zuenetik. Hala Bedi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izarrako herritarrek salatu zuten herriko familia bat etxegabetuko dutela. Prentsaurrekoan argitu zuten orain arte alokairuan bizi zirela eta jabeak era “arbitrarioan” akordioa aldatu zuela, familia etxetik bota nahian, “presionatzeko”. Adierazi zuten jabeak, familiaren “egoera irregularra” tarteko, horien egoera zaurgarria baliatu duela eskubideak ez bermatzeko. Lau adin txikiko dituen familiak abenduaren 18rako jaso du etxegabetze agindua, eta kale gorrian egoteko arriskuan dago.

Ez da kasualitatea familia migrante eta arrazializatuek sistema kapitalistaren ondorioak pairatzea, prentsaurrekoan salatu dutenez: “Pribilegio zuriaren ondorioz, filtro arrazistak jasan behar dituzte, ideia erreakzionario eta faxistak goraka doazen testuinguru orokor honen aterkipean”. Ohartarazi dute herriko etxebizitzaren egoera ez dela “samurra”, eta eskatu dute familia horri “alternatiba erreal” bat emateko. Dei egin dute Izarrako Plaza Berrian elkartzera abenduaren 18an 09:30etik aurrera, familiari elkartasuna adierazteko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Etxegabetzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.