Martin Larralde hil zen, galeretan

Duela
205
urte

1821eko abenduaren 19an,

Martin Larralde hil zen, galeretan. Hazparneko baserritarra eta bertsolaria, 1782an jaioa. Ama hil zenean, Martinek aitari eskatu zion baserriaren bere zatia, baina bien arteko harremana gaiztotu zen. Aitak, Jean Ospital etxetiarrari eman zion baimena belarrak biltzeko, eta azken horrek tiro bat jaso zuen lanean ari zela. Jendarmeek Larralde atxilotu zuten, nahiz eta honek bere inozentzia aldarrikatu. Martin galeretan hil zen, Frantziaren menpeko ontzi batean akitu arte arraun eginda.

Euskal kulturan ezaguna da bere izena, besteak beste, Piarres Larzabalek egindako antzerkiari esker. Peio eta Pantxoak Bordaxuriren bertsoetan oinarritutako abestia egin zuten, baita Ruper Ordorikak Joseba Sarrionandiaren Martin Larralde olerkia musikatu ere.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.