Herria bizirik mantentzeko beharrezkoa delako.
”Azaroaren 10ean Brasilgo Belemen abiatuko da klima aldaketari buruzko COP30 gailurra. Abenduan hmar urte beteko dira antzeko gailur batean 196 estatuk Parisko Akordioa sinatu zutenetik. Mugarri historikoa izan zen, munduko tenperaturen igoera 2 ºC-tik beherako mailetara mugatzeko helburua ezarri zuelako, eta klima aldaketari aurre egiteko ekintza zehatzak zehaztu zirelako. Urteak pasa dira, baina emisioen jaitsiera ez da heldu, besteak beste, horren errudun nagusiek, kapitalismoaren gailurrean daudenek, eskuak libre dituztelako. Horren adibiderik grafikoena Oxfamek kaleratu berri duen txostenean dugu: munduko 308 pertsona aberatsenek 118 estatuk baino gehiago kutsatzen dute. Beste era batera esanda, munduko %0,1 aberatsenen artean dagoen pertsona batek egun bakarrean isurtzen duen CO2 kopurua –800 kilo–, [...]



