Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Yauri Etxalde
2023-01-13

Azken hamarkadetan Getxok urbanizazio handia pairatu du, eta baserri mundua atzean utzi da, ahaztuta. Juanan, Yauri etxaldean bizi izan da beti, herrian abereak dituen azkenetakoa da. 68 urte eman ditu animaliak hazten eta lurra lantzen. Erretiroa hartu eta Beñat bertan hasi da lanean, 34 urteko gazte kaletarra. Juananek, mendez mende transmititutako eta berak jasotako ezagutza partekatuko dio, eta Beñatek berriz, gauzak egiteko modu berriak ekarriko ditu etxaldera. Elkarrekin eta herriko umeen laguntzarekin tradizioa eta modernitatea lotuko dituzte, galtzear dauden bizimodua eta Getxoko euskara XXI. mendera ekarriz.

Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.