Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari emana bizi izan dena Muxikako Igertu baserrira ezkondu zenetik. Estitxu Eizagirrek egin die biei elkarrizketa, eta idatziz jasotakoaren zati bat bideora ekari dugu.
Eskuratu liburua azoka.argia.eus edo bizibaratzea.eus atarietan eta zure herrian solasaldiren bat antolatu nahi baduzu, idatzi solasaldiak@argia.eus helbidera edo deitu (+34) 943 37 15 45 telefonora.