Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Orri zuriak betetzen
2024-10-31

1936ko gerrako eta frankismo garaiko Astigarragako hainbat biktimaren testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Iraganean, Astigarragan, motibazio politikoak eragindako indarkeria egoera gordinak bizi izan dira eta guztiek ondorio bera izan dute, sufrimendu eta min sakona. Garaiak aldatuz joan dira urteak aurrera joan ahala, baina indarkeriazko gertakari guztiak ezaugarri berberak partekatu dituzte, giza eskubideen urraketa. Biktimen errekonozimenduan eta erreparazioan bidea egiten jarraitzeko urrats bat gehiago da “Orri zuriak betetzen” dokumentala.

Ekoizpen-urtea: 2023
Iraupena: 01:28:05
Zuzendaria: Eneritz Aulestia eta Unai Alberdi
Gidoia: Eneritz Aulestia
Ekoizlea: Astigarragako udala

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.