Sinopsia: "Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Xabier Sarriegi Olano 'Paxatxo', bera izan baitzen duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. 2021ean bere heriotzak Beasain izoztu zuen. Ez herria bakarrik, baita bere lanari esker azken 40 urteetan aurrera jarraitu duen ohitura ere. Aldaketa garaia da, plazan emakumeak aterako dira dantzan lehen aldiz, baina mendeetako ohituraren gidaritza nork hartuko duen erabaki behar da. Tradizioa, genero berdintasuna, kirola edo maskulinitate berrien agerpena uztartuko dira herri baten historia kontatzen duen dokumental honetan".
Ekoizpena: Aurtzaka Dantza Taldearekin elkarlanean eta Beasaingo Udalaren babesarekin ekoizturiko filma da.
Urtea: 2024
Zuzendaria: Mikel Alvarez Sarriegi
Argazki zuzendaria: Leire Egaña
Kamerariak: Leire Egaña, Eñaut Tolosa, Beñat Iturrioz
Edizioa: Mikel Alvarez
Soinua: Leire Egaña, Lander Llorens
Grafismoa: Oskarbi Sein
Soinu postprodukzioa: Beñat Iturrioz
Iraupena: 75 minutu