Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Tijuanako uso zikinak
2025-03-21

Bai mozorrotuta eta makillatuta, bai Ama Birjinaren antza hartuta, Mexikoko mugaldeko Tijuana hiri gorriko biztanleak beren munduan bizi dira. Zorigaiztoko Zona Norte da bere etxea, baina bere buruak beti beste nonbait daude.

Beren bizitza zurrunbilotsuak agertzen dira eszena estilizatu eta koloretsuen eta errealitate gordinaren arteko oreka perfektuan. Lanak Zona Norteko eremu sakonenean sartuko gaitu, drogazaleekin, sexu langileekin edota etxegabeekin elkartuko gara, auzoari hertsiki lotuta daudenekin.

Mimosak, Yolandak eta zirkulu amaigabeetan dantzatzen duen emakumeak beren oraina, iragana eta etorkizunerako ametsak partekatzen dituzte, batzuetan istorioen bidez, beste batzuetan adierazpen artistikoaren bidez, baina maizago eguneroko errutinetan jarraitzeko aukera ematen digute.

Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 01:21:38
Zuzendaritza: Jean-Charles Hue
Irudia: Jean-Charles Hue
Soinua: Antoine Bailly
Muntaketa: Matthieu Laclau
Ekoizpena: The Dark
Ekoizpen burua: Cédric Walter
Partaidetza: TV7, Kanaldude
Jatorrizko izenburua: The soiled doves of Tijuana

Oharrak:
- Filma honen eszena batzuek haurren sentsibilitatea irain lezakete.
- Soiled dove (uso zikina) terminoa prostituta esateko eufemismo bat da, XIX. mendean du jatorria. 

Kanaldudek zabaldu du dokumental hau.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.