Sinopsia: Zuzendari gazte batek gatazkak, indarkeria eta paradoxak nagusi diren Medellingo (Kolonbia) hirian bizi izandakoa kontatzen du. Haurtzaroa, bere herrialdeko egile-zinemarekin izandako topaketa eta bere sexualitatearen aurkikuntza gogoratzen ditu. Ondotik, bere lehen filma egiten saiatu da. Mamu-sekta bati buruzko fikzioa. Casting-a Medellinen queer gaztaroan egiten da, baina aktore nagusia gaindosi batek jota hil da, 21 urte zituela. Zuzendariak beste lagun batzuk desagertzen ikusten dituen bitartean, filmak suntsitutako belaunaldi baten beldurrak, zalantzak eta ametsak aztertzen ditu, baita zinema egiten jarraitzeko borroka ere.
DATU TEKNIKOAK
Zuzendaria: Theo Montoya
Koekoizpena(k): Monogram Film (Rumania), Dublin Films (Frantzia), Amerikafilm (Alemania)
Parte hartzea: Kanaldude telebista
Gaiak: LGBTQIA+, Droga, Gaztetasuna, Biolentzia
Filmaketa hizkuntza: Gaztelania
Estreinaldi data: 2024/05/29
Iraupena: 01:11:26