Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Usurbil, herri zaintzailea
2025-04-11

Dokumentalak Usurbilen, azken urteetan, zaintza eredu berri bat eraikitzeko egindako lanketa eta eraldaketa erakusten ditu: horretan jardun duten edo oraindik ere ari diren herritarrak eta eragileak dira protagonistak. Zaintza behar desberdinak dituzten hiru herritarren lekukotzak ere jasotzen dira: Egurtzeko zaintzadun etxebizitzen auzunean bizi den Andoni Aizpeolea, etxean arreta jasotzen duen Maria Galvez eta Txirikordako bizilagun Iñaki Rivero. Halaber, ekosistemaren parte diren profesionalen lekukotzak jaso dituzte, besteak beste, etxeko arretan lan egiten duten zaintzaile profesionalak, Eguneko Arretako arduraduna, zaintza behar duten pertsonen garraioaz arduratzen den langilea eta Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileak. 

Ikus-entzunezkoa 2025eko martxoaren 29an estreinatu zen.

Irudia, soinua eta edizioa: Raul Lopez, Laida Aranburu, Esther Escudero eta Ruben Sainz
Gidoia eta koordinazioa: Usurbilgo Udala eta Matia

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...