Sokamuturraren aurkako aldarria Portu Zaharreko jaietara itzuliko da aurten ere. Sokamuturra Ez elkarteak manifestaziora deitu du abuztuaren 14rako, 10:30ean, Getxoko Portu Zaharrean, "Sokamuturra? Ez, eskerrik asko" lelopean. Mobilizazioaren bidez, jaietan egiten den sokamuturra bertan behera uztea eskatuko dute.

2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...