Elkarrizketa orok badu bere intrahistoria, eta hau bereziki gustatzen zait. Lagun baten bitartez izan nuen lehen aldiz Eunate Romero Leatxeren berri, sail honetarako jende bila ari nintzela. Garai hartan, ordea, Lesakako eskola publikoko atezain-lanpostua prestatzen jo eta ke zebilen, eta ezetz esan zidan. Hara non, urtebete geroago, kasualitateak elkartu gintuen berriz. Tentuz grabatutako lau minutuko audio bati eta Lesakako konplize komunei esker, gaur elkartuko gara.