Azken bi hamarkadetako iraultza digitalak berarekin ekarri du gure bizitzetan pantailek duten pisua handitzea eta ikus-entzunezkoen eskaintza biderkatzea, eta horrek, kontsumo-ohituren goitik beherako aldaketa ere ekarri du: sare sozialetan, interneten eta plataformetan ikusi, elkarbanatu, eta sortzen ditugu ikus-entzunezko edukiak. Baina zein hizkuntzatan iristen zaizkigu eduki horiek? Ba al du eraginik euskararen normalizazio prozesuan? Hainbat adituren iritzi eta ikus-entzunezko munduko aurpegi ezagunen esperientzien eskutik, euskarak pantailetan bizi dituen erronkak ezagutuko ditugu lan honetan.
Kanaldudek zabaldu du dokumentala.
Iraupena: 29 min
Zuzendariak: June Agirre, Alex Altuna eta Oier Markotegi
Gidoia: June Agirre, Alex Altuna, Oier Markotegi eta Pantailak Euskaraz
Ekoizpena: June Agirre, Alex Altuna, Oier Markotegi - Mondragon Unibertsitatea
Kontaktua: pantailakeuskaraz@gmail.com

