Euskal Herria geuretik eta geuretzat kontatzeko, Geuretik Sortuak proiektua antolatu zuen Udalbiltzak bigarrenez 2022an, eta lau diziplinaren barruan hainbat txokotako ahotsak eta istorioak bildu dituzte euskal sortzaileek komikigintzaren, literaturaren, zinemagintzaren eta antzerkigintzaren arloan. Zinemaren arloan, bost tailaturen azpian jazotako bost istorio bildu dituzte.
Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra.
Honako bost film laburrek osatzen dute Bost teilatu lan kolektiboa:
Krak
Zuzendariak: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
Ekoizlea: Kamikaz Kolektiboa
Hitzak
Zuzendaria: Josu Martinez
Ekoizlea: Gastibeltza
Erlojupekoa
Zuzendaria: Leire Egaña
Ekoizlea: Bira Produkzioak
Muga
Zuzendaria: Eñaut Castagnet
Ekoizleak: Gastibeltza eta Mirokutana
Arnasa
Zuzendaria: Raúl Barreras
Ekoizlea: Kliska Filmak
Filmaren ekoizpena eta muntaketa: Adabaki Ekoizpenak
Musika: Ibil Bedi
Aktoreak: Eneko Sagardoy, Zorion Egileor, Lea Campistron, Arantxa Hirigoien, Lore Nekane Billelabeitia, Kandigo Uranga, Patxi Bisquert, Sambou Diaby, Olatz Beobide, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
Iraupena: 80 minutu