Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Etxebeltza, 45 urte 45 minututan
2025-01-24

Atarrabiako kultura elkarte euskaltzalearen 45. urtemuga dela eta, bere historia bildu nahi izan dute lekukotasun eta irudien bitartez. Atarrabian izandako eragina islatu dute eta, herriko beste talde eta kolektibo batzuekin batera, euskal kulturari eman dioten hauspoa. Elkartearen hastapenetatik gaur egunera bitarte egindako bideaz eta etorkizunaz hausnartzeko aukera da.

Ekoizlea: Labrit Multimedia
Gidoia eta zuzendaritza: Garazi San Martin
Edizioa: Ekaitz Iriarte

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...