Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Gogoa pauso pausoa bide
2025-11-07

Gogoa pauso, pausoa bide dokumentalak Bortzirietan 1970-1990 bitartean euskara biziberritzeko prozesua nolakoa izan zen kontatzen du. Ikus-entzunezkoak bi hamarkada horietan hizkuntza biziberritzeko egitasmo ezberdinetan, hala nola, euskal kultura suspertzen, ikastolak sortzen, eskola publikoetan D eredua sustatzen, bertsolaritza berpizten, helduentzako gau eskolak eta euskaltegiak sortzen, euskarazko tokiko komunikabideak abian jartzen…  aritutako 20 eragile eta ekintzaile hauen lekukotzak ditu oinarri: Amaia Abuin (Lesaka), J. Emilio Txoperena Txoltxan (Lesaka), Antton Erkizia (Lesaka), Juana Larralde (Arantza), Bittori Telletxea (Bera), Kontxexi Arangoa (Etxalar), Bixente Taberna (Bera), Kontxi Erro (Lesaka), Eduardo Conde (Lesaka), Manolo Arotzena (Lesaka), Itxaro Aranibar (Bera), Mikel Legarra (Goldaratz), Ixa Ordoñez (Bera), Oskar Txoperena (Igantzi), Joxe Mari Iratzoki (Bera), Patxi Iñigo (Bera), Joxema Irigoien (Etxalar), Patxi Larretxea (Arantza), Joxepa Etxeberria (Igantzi) eta Pepi Olaetxea (Bera)

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea izan da dokumental honen sustatzailea eta Katubi Ikus-entzunezkoak egilea. Pasarteen aukeraketan eta gidoia lantzen Leire Errandonea, Iban Garro, Oier Fuentes eta Patri Arburua aritu dira. Egitasmoak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du.