Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Hostopean
2025-06-06

2013an esklaboen hilerri bat aurkitu zuten Martinikako hondartza batean. Ohiz kanpoko gertaera horrek galdera sentiberak sortu zituen berehala; zer egin 'ahaztutako' hilekin? Hilobiratzeak? Etorkizunerako gorde? Zein da haien historia? Galdera horiek guztiek ez dute ezer teorikorik, alta, egun uhartea astintzen dute. Izan ere, esklabotza ez da oroitzapen txarra soilik, bere aztarnak lurraldea markatzen baitu. Filma honek emakume eta gizonen hitza berreskuratzen du, Martinikako historia behingoz kontatzeko.

Kanaldudek zabaldu du dokumentala.

Urtea: 2024
Zuzendaria: Florence Lazar
Gidoia: Florence Lazar, Jean Breschand
Irudia: Lucile Mercier, Eva Sheet
Soinua: Térence Meunier
Muntaketa: Rodolphe Molla
Iraupena: 61 min

Egilea(k):
Florence Lazar
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...