50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola bizi izan ote zuen istorio hori?'. Hortik sortu zen dokumentalaren ideia». Gurutze Izagirre Intxauspe mintzo da, BERRIAko kazetaria eta Politika arloko koordinatzailea. 1975eko irailaren 27an, Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituzten, bata Bartzelonan eta bestea Burgosen. Bermerik gabeko epaiketak izan ziren, eta 50 urteren ostean Txikiren eta Otaegiren orbainek bizirik diraute, eta horiek erakusten ditu BERRIAk ekoitzi duen dokumentalak.
Izagirrek, Lara Madinabeitiak eta Garazi Karrerak familiako kideen eta lagunen testigantzak bildu dituzte, orain dela 50 urte gertatutakoa kontatzeko.