Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Eskerrik asko, ugazaba!
2018-04-20

Serge eta Jocelyne Klur senar-emazteak miserian bizi dira. Munduko luxu konpainiarik sendoena den LVMH taldearentzat ari ziren Kenzo markako janzkiak josten, harik eta langabeziara bota zituzten arte: ugazabak produkzioa Poloniara deslokalizatu zuen. Ugazaba hori Frantziako gizonik aberatsena da, Bernard Arnault. Klur-tarren bizibidea jartraituz, LVMHren jabea ikertu eta pertsegitzen du zinegileak. Ironiaz baino sarkasmoz betetako hizkera darabil Ruffinek: aberatsen eta langileen arteko bakea nahi duela, klaseen arteko elkarrizketa, ezin duela sinetsi Arnault esaten dutena bezain bihozgabea denik. Aldizkari txiki bateko editoreak, François Ruffin-ek, zuzendutako dokumentala da, Frantziako Estatuan arrabotsa eragin duena.

Pello Zubiriak dokumentalari egindako kritika: Behingoagatik obreroak nagusia izorratu du

Jatorrizko izenburua: Merci, patron!
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: Azpitituluak.eus bidez