Erreproduzitu bideoa
solasaldia
"Next Generation funtsek abeltzaintza eredu industrial kaltegarria egonkortzen dute, aldaketa sustatu ordez"
2024-03-01

Euskal Herriko Greenpeace-ko kide Lorea Floresen hitzaldia da, ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak otsailean antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan.

Floresen aipu batzuk:

"Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataforman parte hartzen dugu. Gure lana abeltzaintza industrialaren aurka aspalditik heldu da, batez ere sortzen dituen ingurumen kalteengatik, ez hainbertze hor atzean dauden enpresengatik. Nafarroan abeltzaintzaren intentsifikazio ikaragarria ematen ari da, gero eta ustiategi gutxiago daude baina gero eta handiagoak. Honen ondorioz, abeltzantza enpresa handi gutxien esku gelditzen da."

"Caparrosoko makroetxaldeak sortutako nitrato kutsadura onartzera iritsi da Nafarroako Gobernua baina Mendigorriakoa ez. Aukera dago abeltzaintza eredua aldatzeko baina, justu, Next Generation funtsak heldu dira biometanizazio planta berriak sustatzera: EAEn hiru proiekturentzat 3 milioi euro eman dituzte, eta Nafarroan sei proiekturentzat (tartean Caparrosoko makroetxaldea) 4,5 milioi euro."

"Beraiek diote biometanizazio plantek balio dutela abeltzaintza industrialak sortzen dituen ingurumen kalteak txikitzeko. Baina gu ikusten ari gara kutsadura handitu egiten dutela."

Bideo hau Manu Robles Arangiz Fundazioak argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.