Euskal komunitatearen begietatik begiratzen diolako ARGIAk gizarteari. Euskaratik, alegia. Eta modu berean euskaratik erantzuten diolako ikusten duen horri; euskaraz ari zaiolako munduari. Eta jakina, euskal komunitateari berari.
”Atzekoz aurrera gabiltza. Zestoan (Gipuzkoa), bost herritarrek indarkeria matxistaren biktima bat babestu dute. Erasotzaileak salaketa jarri die derrigortzea eta integritate moralaren aurkako delituak leporatuta. Salaketa epaiketara ailegatu egin da. Erasotzailea biktima bihurtu da, eta biktimari (bikotekide ohiari) elkartasuna adieraztea, salagarri. Sistema judizial patriarkala agerian. Herriaren eta mugimendu feministaren erantzuna, erraldoia: plaza bete zestoar eta bailarako herritar, ia 30 eragileren babesa, baita ondoko herrietako talde feministen elkartasuna ere.
Argazkia: Jon Urbe - Foku
Testua: Onintza Irureta Azkune

