Espainiarrek José Rizal lider independentista filipinarra fusilatu zuten Manilan

Duela
130
urte

1896ko abenduaren 30ean,

Espainiarrek José Rizal lider independentista filipinarra fusilatu zuten Manilan. 1861ean jaioa, espainiar kolonialismoaren aurka borroka egin zuen idazle eta abertzale filipinarra izan zen, eta herrialdean heroi nazionala da. Literaturaren bidez kolonialismoa salatu zuen, eta norbanakoaren askatasuna eta nazioaren independentzia ezinbestekotzat jo zituen. Asiaren hego-ekialdeko beste lurraldeetan ere askatasun grina hedatu zuen. Liga Filipina alderdi nazionalistaren sorreran parte hartu zuen, eta horregatik Filipinetako Iraultzaren erantzuletzat jo eta heriotzara zigortu zuten. Filipinarrek osatutako fusilamendu pelotoi batek hil zuen, baina horiek tiro egiteari uko egin izan baliote ere, espainiar soldaduz osatutako beste pelotoi bat ere prest zeukaten espainiarrek.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.