Herrera de la Mancha espetxeko martxan 12.000 lagun bildu ziren, Madrilen

Duela
37
urte
Martxa jendetsua egin zuten Herreran Andoni / Egin

1989ko abenduaren 30ean,

Herrera de la Mancha espetxeko martxan 12.000 lagun bildu ziren, Madrilen. 200 autobus baino gehiago bertaratu ziren urteroko martxan, euskal presoei elkartasuna adieraztera. Beren aurrean 1.000 poliziak osatu zuten hesia, zaldi, tanke eta helikopteroekin. Presoei irrati libre baten bidez helarazi zieten elkartasuna. Parte-hartzaileak Madril erdigunera joan ziren gero, eta zirkulazio kolapso handia eragin zuten. Bernabeu inguruetan neonaziek harriak jaurti zizkioten karabanari eta hainbat zauritu eragin.

Iturria:

La Marcha a Herrera superó todas las previsiones de participación. Egin.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.