Zer urrun...

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer urrun dago Kamerun abesten genuen duela urte batzuk. Afrika dago, oro har, urruti, distantzian ez bada ere. Elkartasun-misio batean joan ziren ekintzaile batzuk –haien artean seme gazteena– Ginea Bissauko Bafata hirian zeudela, estatu-kolpea eman zuten militarrek, eta egin berri ziren hauteskundeak bertan behera utzi. Whatsappez albistea jaso bezain pronto, inguruko komunikabideetara jo nuen gertatutakoaren berri jasotzeko eta egoera zein zen ezagutzeko. Hurrengo egunean, zuzeneko komunikazioa etenda zegoela, aipamen txikiak baino ez zenbait egunkaritan, eta atzerriko medioetara jo behar izan nuen egoeraren berri izateko. Hortik ordu batzuetara haiek beraiek azaldu ahal izan zuten eta hemengo estaldura handia izan zen, “gureak” hor zeudela azpimarratuta.

Eskertzen dut albistea jaso izana, baina aurreko eguneko isiltasunak pentsarazten dit gure auzo eta herrietan bizi diren afrikarrek nekez topatzen dutela beren jatorrietan gertatzen denaren inguruko albisterik, baina askoz urrutiago dugun munduko beste parajeetako doministiku batek lurrikara eragin dezake… Gure gizartea aldatzen ari den heinean, erreferentzia-markoak zabaldu behar ditugu, eta zurizentrismoaren erosotasunetik atera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin