Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israelen lekuko konplizeak salatu dituzte Baionan

  • Herri palestinarrari elkartasuna erakustera 600 bat pertsona hurbildu dira Baionara larunbatean. Genozidioaren konplize izateagatik, Lapurdiko hiriburuan diren Carrefour, Burger King eta Axa enpresen aurrean geldialdiak egin ditu manifestaldiak.

Carrefour saltokiaren konplizitatea salatu zuten, besteren artean. Gure Irratia
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 22an - 14:55
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eguberri giroko argi eta erosleen artean ibili da manifestaldia, karrika komertsanteen erditik. Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatua, eta beste 83 eragilek sustatu mobilizazioaren helburua palestinarrei, eta palestinar erresistentziari sustengua erakustea zen, baita Israelen lekuko konplizeen boikotera deitzea ere. Carrefour, Burger King edota Axa enpresak genozidioaren konplize zirela salatzeko nahiarekin, geldialdiak egin ditu larunbateko manifestaldiak enpresa hauen aitzinean, hitzartzez tartekatuz.

"Su eten faltsua"

Trumpek bideraturiko bake akordioa ere deitoratu dute, eta orduz geroztik Israelek 400 palestinar baino gehiago hil dituela. 

"Kolonizazio urrats oro, palestinarrek bertan segitzen dute, erresistituz, eta gure betebehar internazionalistari segi, sustengua adieraztea dagokigu"

Elkartasunarekin segitzeko dei egin dute ere, boikotaren bitartez, palestinarrek nazioarteari eskatzen dionari segituz. Bestalde ekintzaile "solidarioen" aurkako errepresioa aipatu dute. Erresuma Batuko presondegian zortzi atxikitzen dituzte epaiketarik gaben eta 46 egunetik gorako gose greban sartuak dira. Euskal Herrian bestalde Vueltako blokatzean parte hartu dutenen kontra diren isunak eta auziak zirela oroitarazi dute, eta errepresioa jasaiten duten guztiekin elkartasuna adierazi dute.

Manifestaldi bukaerako bertsoa eta hitzartzea : 

Jarraian zenbait argazki:

Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatu manifestaldia Baionan abenduaren 22an. Gure Irratia
Axa seguru etxearen ardura mahai gainean jarri zuten manifestariek. Gure Irratia
Burger King katean ere protesta egin zuten. Gure Irratia

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.