Phoenix Ragazza #03: Dora García


2023ko urriaren 2a

Atzera begiratzen dut eta bizitza aberatsa, ederra izan dudala ikusten dut... arrastoa eta emaitzak utzi nituen, zerbait egin nuen emakumeen alde, nire hondar-alea eman nion sozialismoaren eraikuntzari eta gure Batasun Handiaren boterea eta prestigioa indartzeari. Zerbait egin nuen, baina, amestu eta proposatu nuena baino askoz gutxiago.

Hau idatzi zuen Aleksandra Kollotaik 1937an. Pentsalari errusiar marxista, idazle eta emakumeen eskubideen aldeko borrokalari sutsua izan zen Kollontai. Dora García artista eta zinegilearen (Valladolid, 1965) Red Love azken lana abiapuntu hartuta, iraultzaren eta maitasunaren inguruan arituko gara, Phoenix Ragazzaren hirgarren saioan. Kollontairen idatzietan barrena murgilduko gara, Mexikoko borroka feministen oihu eta proklamak soinu banda ditugula.

BIBLIOGRAFIA

  • Amor y revolución (Kollontai), 2020. Edizioa Dora García
  • Cartas al desencanto. Una colección. Bulegoa z/b
  • Erle langileen amodioak, 2020. Aleksandra Kollontai. Itzulpena: Aroa Uharte. Erein Igela
  • Love with Obstacles (Amor rojo), 2020. Edizioa Dora García
  • If I could wish for something, Dora García, 2021, 68’
  • Love with Obstacles, Dora García, 2020, 60’
  • Segunda vez, Dora García, 2018, 94’
  • The Joycean Society, Dora García, 2013, 53’

SOINU-BANDA

  • Oki moki

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...