dokumentala
Eusko Ikaskuntza, 100 urte Asmoz ta Jakitez
2020-03-13
Eusko Ikaskuntza, 100 urte Asmoz ta Jakitez

Eusko Ikaskuntzak bete dituen ehun urteei buruzko dokumentala da.

1918an sortu zen Eusko Ikaskuntza, Lehen Mundu Gerrak Europa suntsituta utzi zuenean. Urte hartan, Euskal Herriko hainbat pentsalari Oñatin elkartu zen, euskal kulturari buruz egindako ikerketak ikuspegi unibertsaletik baliatzeko asmoz.

Euskaltzaindiaren sustatzailea izan zen Eusko Ikaskuntza, baita Euskal Unibertsitate Publikoa sortzeko ekimenaren lehen bultzatzailea ere, eta Euskadi eta Nafarroarako Autonomia Estatutu bateratuaren lehen proiektu bideragarria idatzi zuen Eusko Ikaskuntzak.

Miguel Primo de Rivera eta Francisco Francoren diktadura militarren aurrean, irauten jakin zuen erakundeak. Bazkide zituenak Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran han-hemenka barreiatu ziren arren, 1978an berpiztu egin zen Eusko Ikaskuntza.

Edukien zuzendaria eta gidoilaria: Alberto Santana
Zuzendaria eta errealizazioa: Josu Venero
Produktoreak: Mikel Erkiaga, Janire Olabarriaga

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago