Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
2019ko Argia Sariak ekitaldi osoa
2019-01-28

Urtarrilaren 25ean banatu dira Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jatetxean. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, batetik 30 urte egin dituztelako Argia Sariek, eta bestetik mendeurrena ospatzen ari garelako ARGIAn, eta ezinbestean, mendeurrenak zipriztindu du ekitaldi guztia.

Bazkaldu ostean, Hiru Damatxo kooperatibak ARGIA aldizkariaren urteurrenaz egindako bideoaren aurrerapen bat izan da ikusgai, eta jarraian ARGIAko lantaldearen izenean diskurtsoa irakurri du Onintza Irureta lankideak. Ondoren banatu ditugu ARGIA Sariak. 30. edizioko sarituak honakoak izan dira:

IRRATIA: Juan Carlos Etxegoien Juanarena "Xamar” (‘Euskara Jendea’ irratsaioagatik, Bilbo Hiria irratian).

PRENTSA: Gari Garaialde fotokazetaria, migrazioaren errealitatea ikusarazteko argitaraturiko lanengatik.

IKUS-ENTZUNEZKOA: "Gurean" dokumentala (Askekintzarena)

INTERNET: Indarkeria matxistaren biktimen mapa (‘Berria’ egunkariarena)

SUSTAPENA: Altsasuko Gurasoak

MEREZIMENDUZKOA: Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia, 100. urteurrenagatik.

http://www.argia.eus/argia-sariak

Egilea(k):
ARGIA
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.