4x06: Laki gudari, Björk lehendakari


2025eko azaroaren 11

Urteurren bat hartuko dugu aitzakia gaurko saioan: 50 urte dira Islandiako emakumeen grebatik, eta honek, herrialdeaz hitz egiteko aukera eman digu. Islandiak, halako uharte txikiak, eta hain gutxi populatuak, munduan nolako eragina daukan aztertuko dugu.

Eta gaiak hala eskatuta, gaurko abesti guztiak Björk abeslariarenak dira:

Björk - 'Violently happy'

 

Björk - 'Utopia'

 

Björk - 'Aeroplane'

Björk - 'Play dead'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.