Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Energia: biolentzia kontsumitzen al dugu?
2022-09-30

Bazenekien posible dela bizitza erdigunean jarrita energia ekoiztea eta kontsumitzea? Hau da, ikuspegi feminista duen energia batekin lan egitea? Lolita Chavez eta Paca Blanco aurkituko dituzu, ikuspegi dekolonial eta feministatik etxean kontsumitzen dugun energia aztertu dutenak; eta Gares Energiak proiektuaren berri ere izango dugu.

'Fabricando Mujeres 2.0' dokumentalaren zati bat da hau. Kontsumo kapitalistak gauzatzen dituen indarkeria matxistak aztertzen ditu:_ estetika, mugikortasuna edo elikadura, etxeetako energia-kontsumoa, fikziozko serieak eta telefonia mugikorra bezalako eremuak .

Oharra: euskarazko azpitituluak aktibatzeko, CC botoia sakatu eta "euskara" aukeratu.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!