2023ko apirilaren 19a

Energiaren gaiari heldu diote Eli Pagola eta Mattin Jauregik Egonarria bideo-podcastaren lehen saio honetan. Horretarako Txetxu Ezkurra Gares Energia proiektuko kidea gonbidatu dute. Esperientziaren atalean, berriz, Balerdipeko erlezainek euren bizipenak partekatu eta ekoizten dituzten produktuak dastatzeko aukera eman digute. Zuek ere probatu nahi badituzue, adi zozketari.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.