dokumentala
Emakumeak fabrikatzen
2021-08-27
Emakumeak fabrikatzen

Lo egiteko pastillak, takoiak, silikona litro bat, barbie panpina, txupetea, kristalak garbitzeko produktua... agertzen dira zinta garraiatzaile batean. Antzinako lantegi bateko montaketa-katea da. Atean dagoen kartelak “FÁBRICA DE MUJERES” dio.

SETEMek eginiko “Indarkeria kontsumitzen dugu?” ikerketa oinarri dokumentalak, indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremanaren inguruan hausnartzeko. ‘Fabricando Mujeres’ dokumentalak ikerketaren hainbat ondorio agerian uzten ditu. Era berean, Maite (Itziar Aizpuru) gure protagonistak, Emakumeen Lantegiko hondarrak batzen ditu, indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa sustatzen duten asmakizun eta proposamen eraldatzaileak sortuz.

Pikara Magazine, Dunak Taldea, Penca de Sábila, Mujeres que Crean, Afroféminas, Silvia Federici, Yayo Herrero, Yolanda Jubeto eta Silvia Apodaka askoren artean, indarkeria matxista eta kontsumoaren arteko harremanari buruzko hausnarketak partekatu dituzte.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da hau. Elgoibarko Udalaren laguntza ere jaso dute.

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago