Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Herrigintza eraldatzailea
2025-06-02

Zerk egiten du nazio zapaldu bat burujabeago egunerokoan? Nola indartu daitezke zatitutako lurralde eta herritarren arteko zubiak eta harremanak? Posible al da, estaturik gabe, Euskal Herria gaurdanik eta arloz arlo eraikitzen eta artikulatzen joatea? Eta horretan eskutik aritu al daitezke sektore ekonomikoa, instituzioak eta jendartea?

Euskal Herrian badira burujabetza materiala praktikan gauzatzen ari diren proiektuak, bultzada komunitarioa ardatz, eta Euskal Herria erreferentzia hartuta. Ekonomia feministatik eta ekonomia sozial eraldatzailetik behar materialei erantzunak ematen ari dira, gobernantza eta instituziogintza eredu berriak bultzatzen dituzte, eta nazio eraikuntza dute ardatz.

Proiektu horien esperientzietatik abiatuta aritu dira solasean Clara Rouget eta Ibai Esteibarlanda Iratzar Fundazioaren Erria solasaldietako batean, Izaro Zinkunegik gidatuta.

Bideo hau Iratzar Fundazioak argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.