dokumentala
Armadillo
2015-10-09
Armadillo

Afganistango gerraren inguruko dokumentala. 2009ko otsailean, daniar soldadu gazte batzuk, Janus Metz dokumentalistak eta talde txiki batek lagunduta, haien aurreneko misioa betetzera bidali dituzte: Armadillo kanpamentua, Helmand probintzian, Afganistanen, talibanen posizioetatik kilometro eskas batera. Bertako biztanleei laguntzeko daude han, ustez. Egoera konplikatzen hastean, ordea, soldaduak zinikoago bihurtzen dira. Lurralde harekin eta hango biztanleekin ia batere zerikusirik ez dutela jabetu ahala, handitzen dira etsipena, paranoia, mesfidantza, alienazioa.

[2010 - 100min]
Zuzendaria: Janus Metz
Ekoizpena: Ronnie Fridthjof, Sara Stockmann, Fridthjof Film Doc
Euskaratzea: Azpitituluak.com

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago