Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Hainbeste ematen didan komunitateari laguntzearren.

Algortatik Bego

Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako” egitarau publikoan, umeak tartean sartuta eta multinazional baten –Eliza Katolikoa– mesederako. Inposizioa beti ezkutatzen baita tradizioaren atzean. Apaiz eta artzapezpikuak haurrengandik urrun behar ditugu, baita ekitaldi, diru eta jai publiko orotatik ere. Sekten kontuak etxean egiten dira.

Argazkia: umeen lore eskaintza San Fermini Iruñean. Villar López – EFE
Testua: Axier Lopez

Laburrean
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
Azoka