Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
Mugak Zabalduz karabanak Calaiserako bidea hasi du, "mugen biolentziaren epizentrora" ailegatzeko, "bi puntu sinboliko eta estrategikoetatik" abiatu da: Irun eta Girona (Katalunia). Muga horiek egunero milaka pertsonak gurutzatzen dituztela eta inolako berme legalik ez dutela salatu du sareak. Urtero legez, kolektiboak, antolakundeak, aktibistak eta pertsona migratzaileak batu dira "migratzaileentzat justizia alternatibak eta duintasuna lortzeko".
Sareak webgunean zabaldu duenez, karabanaren etapa bakoitzak salaketa desberdina egingo du, Irungoak "solidaritatearen kriminalizazioa" salatu nahi du. Korrikan 36 pertsona migratzaile muga gurutzatzen laguntzea leporatuta, pasa den urtean zazpi lagun atxilotu zituzten. Epaiketa urriaren 7ra atzeratu dutela, Mugak Zabalduzek Baiona eta Uztaritzen salatuko dute abian dagoen J’accusé autoinkulpazio kanpaineko partehartzaileek pairatutako errepresioa.
Frantziako migrazio politikak jomuga
Frantziako Estatuan egingo dituzten etapetan, Paris, Calais eta Toulousen, hainbat herri mugimenduekin batera egingo dituzte manifestazioak, salaketa ekintzak eta estrategiak elkartrukatzeko topaketak. Salaketek Frantziako Estatuko migrazio politika kritikatuko dute. Dublingo akordioen bidez, jasotzen dituzten pertsona migratzaileak bueltatzen dituzte etorri ziren herrialde europarretara eta "ez dute kontuan izaten senideak edo loturak dituztela Erresuma Batuan".
Horren aurrean giza eskubideetan oinarritutako migrazio politikak, deportazioen amaiera eta nazioarteko legedia betetzea eskatzen dute. Migratzaileentzat bide legalak eta seguruak bermatzea eta berehalako erregularizazioak eskatu dituzte. Azkenik, migratzea eskubidea izatea eskatu dute eta ez "gerrek, pobreziak edo ipar globalak sortutako larrialdi klimatikoek" bultzatutakoa izatea.
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Uztailaren 21ean Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzan egindako manifestazioan, Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotuta izan du. Manifestariek protesta egin dute kidea askatu duten arte. Uztailaren 19an Kanaria Handian egindako ekintzan, zaldi kakaz estali dute Mugako... [+]
Calabria eskualdeko Riace herrian eman zioten amaiera Mugak Zabalduz karabanako ekintzaileek Italiako ibilbideari. Joan den zapatuan, hilaren 21ean, hurbildu ziren herri horretara, bertakoek darabilten harrera-esperientzien nondik norakoak ezagutzera.
Mediterraneo itsasoan hildako pertsona migratzaileak omendu zituen Mugak Zabalduz karabanak eguenean, hilaren 19an. Horretarako, talde bitan banatu ziren ekintzaileak. Lehenengoak Cataniako portuan bertan ekintza berezi bat egin zuen; besteak, berriz, Pozzaloko portuan dagoen... [+]
Joan den eguenean, Mugak Zabalduz karabanak parte hartu zuen militarizazioaren eta mugen itxieraren kontrako manifestazio batean, Catanian. Protestaldia Frontex Europako mugen kontrolerako agentziaren egoitzan amaitu zen. Bertan, pertsona migratzaileek Europara ailegatzeko... [+]
Asilo-eskatzaileen egoera beren-beregi ezagutzeko aukera izan zuten asteazkenean Mugak Zabalduz karabanako kideek. Mineotik 10 kilometrora dagoen CARAra (Asilo-eskatzaileak Atxikitzeko Zentroa, italierazko sigletan) gerturatu ziren, eta bertan ikusitakoaren ondoren, ekintzaile... [+]
Palermoko Rotoli hilerria bisitatu zuen hilaren 17an Mugak Zabalduz Karabanak. Bertan, Mediterraneo itsasoan hildako pertsona migratzaileen memoria gorde gura dute Siziliako hiriburuko hainbat elkartek. Ekitaldi xume batean, 2015eko abuztuaren 5ean naufragio batean hildako 57... [+]
Italiako, Frantziako eta Mugak Zabalduz Karabanako 4.000 pertsonatik gorak parte hartu zuen atzo Ventimiglian (Italia) egindako nazioarteko manifestazioan. Horretan, migranteek europar bizileku-baimena eskuratu ahal izateko eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste.
Besteak beste, Ventimiglia, Sizilia eta Riacera bisitatuko dituzte, "Europako mugetan eskubideak urratzen direla salatzeko".