Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Su eta Gar
2025-07-10

Su Ta Gar metal talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izenak ere badirela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, Eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz masiboagoa den planeta harritsu bat dauka. 2023. urtetik, izarrak Gar eta planetak Su izen euskaldunak dituzte. Hitzaldi honetan Suren eta Garren ezaugarriak ezagutuko ditugu Itziar Garate astrofisikariarekin. Euskara unibertsora zabaltzeko aukera eman zuen Name Exoworlds lehiaketaren xehetasunak ere ezagutuko ditugu.

Bideoa Kanaldudek zabaldu du.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Kanaldude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.