Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu dio. Errelatoreak berriki txostena argitaratu du, eta multinazional eta erakunde ugari Palestinako genozidioaren konplize direla ondorioztatu du bertan.
Francesca Albaneseri ez zaio merke aterako bere lana NBEren Palestina Lurraldeetako errelatore berezi moduan. Lehendik ere Tel Avivek pertsona non grata izendatu zuen eta debekatu egin zion Gaza eta Zisjordaniara bidaiatzea, eta bai Netanyahuren gobernuak bai AEBetakoak kargutik kentzeko ahaleginak egin dituzte.
Baina Albanesek jarraitu du erakunde ofizial horretatik salatzen Israel Palestinan egiten ari den genozidioa, eta hori bakarrik ez, uztailaren 3an argitaraturiko azken txostenean genozidio horren atzean dauden multinazionalen interes ekonomikoak ere jarri ditu luparen azpian. Bere esanetan, genozidioa oso "errentagarria" da enpresa eta erakunde askorentzat, eta arduradunak pertsegitu eta zigortu beharko lirateke konplizitate horrengatik.
Txosten zorrotz hori argitaratu eta egun gutxira, zigortu dutena bera izan da. Benjamin Netanyahu Israelgo burua Etxe Zurian bisitan dela, AEBetako Estatu idazkari Marco Rubiok asteazkenean jakinarazi du Albaneseren kontrako zigorrak ezarri dituztela, Donald Trump AEBetako presidenteak bere eskuz sinaturiko dekretu baten bidez. Hala, herrialde horretan dituen ondasunak eta aktiboak blokeatu dizkiote eta ezin izango ditu diru-eragiketak egin. Gainera, seguruenik ezin izango du hara bidaiatu.
Washingtonek esan du Albanesek "zuzenean kolaboratu" duela Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan". Auzitegi hori 2023ko urriaren 7az geroztik Palestinan eta Israelen gertatu diren gizateriaren kontrako krimenak ikertzen ari da. AEBak eta Israel ez daude auzitegia oinarritzen den Erromako Estatutuaren barruan, eta "urraketa larri" hori erabili du Trumpen gobernuak Albanese zigortzeko.
Esan liteke Albanesek bete-betean asmatu duela txostenaren ondorioetan: "Genozidioa ez bada orain arte gelditu, hori izan da jarduera oso lukratiboa delako askorentzat"
Rubiok ez du ezkutatu AEBek behin baino gehiagotan egin dutela Albaneseren kontra, eta "antisemitismo lotsagabea" egotzi dio. Atzean, baina, NBEko errelatoreak idatzitako azken txostenaren ondorioak daudela ikus liteke. Izan ere, Estatu idazkariaren esanetan Albanese "mehatxu gutunak" bidaltzen aritu da AEBetako enpresa askotara: "Ez ditugu onartuko gure interesak mehatxatzen dituzten gerra politiko eta ekonomikoko kanpaina horiek", esan du.
Erreakzio hori ikusita, esan liteke Albanesek bete-betean asmatu duela txostenaren ondorioetan: "Genozidioa ez bada orain arte gelditu, hori izan da jarduera oso lukratiboa delako askorentzat".
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]