“Azpian lur hotza”

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak karriketan eta ibai hegietan zanpa-zanpa joanki.

Aspaldian aipatu aldaketa klimatikoaren zantzuak materializatzen ari direlako sentsazioa daukagu, hor dago mamua, beldurtzen gintuen muga, nahiz eta ongi dakigun ez garela batere prest kanbiamendu horri buru egiteko. Egia da, halaber, egitura mediatiko osoa sartua dela egoera klimatikoaren ukatzeko halako logika morbido batean, betiere, segur delako jende xeheak eta geriza gabeak dituela zakur-beroaren ondorioak pairatuko.

Termometroak berrogei gradu hurbil markatzen dituelarik, etsipen moduko zerbaitek hormatzen gaitu: ez dugu deus egiten ahal, asumitu behar dugu, egokitu ala hil. Europa mailan, jadanik, kasik berrehun mila jende hiltzen da beroagatik.

Egia da “lur hotzaren” azpian freskoago egiten duela...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude