Pasa den ostiralean Etxepare lizeoko ikasleek Baxoko froga euskaraz erantzun zuten, azterketak zuzenduak ez izatearen arriskua hartu zuten, jakitun ziren zero bat ateratzeko arriskuan zeudela, baina beraien hizkuntzarekiko atxikimendua erakutsi dute, baita mugiezina zirudiena mugitu ere.
Haien gurasoek haurrak ikastoletan eman zituzten duela 15 bat urte, jakinda ere ikasketa amaierako mugarrian trabak izanen zituztela, eta euskaraz ikastearen ekarpena notaz haratago doan zerbait dela... [+]