EHU

Etxeko langileen erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileek uste dute “baldintza ezin hobeak” dituztela

  • EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera irregularrean bizi da. EHUren Uda Ikastaroetan aurkeztu dute ikerketa, SOS Arrazakeria erakundearekin batera.


2025eko uztailaren 08an - 07:19
Azken eguneraketa: 17:20
EHUko Udako Ikastaroak
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EHUk Ikerbasqueren parte hartzearekin eginiko ikerketaren emaitzak Itziar Guerendiain, Iduzki Soubelet, Leire Amenabar eta Izaro Bilbao ikertzaile eta irakasleek eman dituzte, El Diario Vascok argitaratu duenez. Lan Duina, Zaintza Duina: Etxeko eta zaintzako lan duinerako hausnarketak eta praktikak ikastaroan egin dute aurkezpena, SOS Arrazakeria erakundearekin batera antolatutakoa. Ikerketa 1.400 pertsonen erantzunekin osatu da, etxeko langileak zein biztanleria orokorra.

Enplegatuak eta enplegatzaileak

Etxeko langileei dagokionez, ikerketak datu esanguratsu ugari azaleratu ditu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langileen soslaia emakumezkoa eta Ertamerikakoa da, eta bataz besteko adina 42 urtekoa. Ia erdiak –zehazki, %43,10– ez du inoiz lan kontraturik izan, eta %27,4 egoera irregularrean bizi da. %26,9ak goi mailako ikasketak dituzte, baina horien %80ak ezin ditu homologatu, beren enplegu aukerak murrizten dituena.

Etxeko langileen enplegatzaileak ere hartu dituzte kontutan ikerketarako, eta enplegatzaileek eta enplegatuek azken hauen lan baldintzekiko duten pertzepzioan dagoen "desoreka" nabarmendu dute aurkezpenean. "Kontsultatutako enplegatzaileen % 70ak uste du baldintza ezin hobeak eskaini zizkiela langileei. Normala izan daiteke desoreka hori, inork ez baitu onartu nahi bere langileak baldintza eskasetan mantendu dituenik", azaldu ditu emaitzak Itziar Guerendiainek.

Etxeko langile horien nagusien %95ak adierazi du prest egongo litzakeela Gizarte Segurantzan euren izena emateko, baina aldekotasunak "behera" egiten du langile horien eskubideak bermatzeko bitarteko zehatzez hitz egitean: "Lan egindako jaiegunak ordaintzea, gizarte eta osasun prestakuntzako ikastaroak egiteko ordu libreak ematea, sindikatuekin edo beste pertsona batzuekin harremanetan jartzea haien lan-eskubideei buruz aholku eman diezaieten, eta abar".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
2025-10-10 | Irutxuloko Hitza
EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman ditu EHU-Palestinak

EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.


2025-10-09 | ARGIA
2026an ARGIAn praktikak egiteko deialdia

ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. 2026an gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez azaroaren 6an egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko,... [+]


Salatu dute ia bi ordu behar dituztela egunero Aiaraldeko EHUko ikasleek Leioako Kanpusera heltzeko

Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-18 | ARGIA
247 milioi euroko ikerketa proiektuei uko egin die EHUk, Israelgo erakundeek zuten parte-hartzeagatik

Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]


Israel estatu genozida seinalatzea helburu, ikasleak hamarnaka ikastetxetan mobilizatu dira

Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


"Momenturen batean lortuko dugu antiespezismoa ofizialki hezkuntzako curriculumean txertatzea"

Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


Eguneraketa berriak daude