Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

  • Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025eko uztailaren 10ean - 08:10
Gipuzkoako erresidentzietako langileak, grebaren lehen eguneko manifestazioan. Sara Ibarguren / Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetako 5.000 langileek ekainean egindako hiru greba egunei jarraipena eman diete asteazkenean, beste hiru greba egun abiatu baitituzte. Donostian manifestazio jendetsua egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzatik hasita, eta adierazi dute greba egunak jarraipen zabala izan duela lan zentroetan.

ELAk mahai negoziatzailean %60ko ordezkaritza du eta sindikatuak salatu du urtarriletik egin dituzten negoziazio bileretan patronalek ez dute sektorean dagoen prekaritatearekin amaituko duen “inongo edukirik” jarri mahai gainean. Honela azaldu du asteazkenean, manifestazioaren aurretik, Eva Arrietak, ELAko sektoreko arduradunak: “Negoziazio mahaiak blokeatuta jarraitzen du, patronatuaren aldetik ez delako mugimendurik egon. Ekaineko hiru greba egunen ondoren, bilerak izan ditugu aldundiarekin eta Batzar Nagusietan ere egon gara. Sektorearen egoera zein den azaldu diegu; oso kritikoa da, izan ere, langileen %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Horrek, ezinbestean, zerbitzuaren kalitatean eragiten du”.

Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote ardura bere gain hartzeko, izan ere, sektorearen finantzaketaren %90 diru publikoa da. “Horregatik, aldundiari eskatzen diogu ardura bere gain hartzeko, eta gatazka honetan lidergoa hartzeko”, nabarmendu du Arrietak.

Aldundiekin izandako bileretan, diagnostikoa azaldu ostean, aldundiko kideek ere “kezka partekatzen” zutela azaldu du ELAko arduradunak, eta hain zuzen ere, kezka hori partekatzen badute, “egokitzen zaien ardura hartzeko” eskatu du sindikatuak. “Kontziente dira langileak egoera okerragoan daudela, datu objektiboak dira, %40eko partzialtasuna benetako datua delako, eta kopurua handitzen ari da azken urteetan. Honi buelta eman behar zaio, beraiek direlako sektore honen eta zerbitzuaren kalitatearen arduradunak”, azaldu du sindikatukoak.

Horrez gain, langileen lan eta bizi baldintzak “nabarmen” ari dira okertzen azken urteetan sindikatuak adierazi duenez, eta hiru egun hauetako grebaren ostean, patronalean eta aldundiaren aldetik “mugimenduren bat” egotea espero dute. “Zoritxarrez, egongo ez balitz, irailetik aurrera lanuzteak egiten jarraituko dugu. Ez da gustatzen zaigun agertoki bat, baina gure aldarrikapenei ez diete jaramonik egiten greba prozesurik ez badago”, deitoratu du Arrietak.

Hitzarmen berrirako, ELAk %100eko lan jardunaldia duten kontratuak eskatzen ditu langile guztientzat, soldata arrakalarekin amaitzea eta asteko 32 lanordu ezartzea ere bai, besteak beste.

Hitzarmenik eza, erabiltzaileen kalterako

Langileei ez ezik, erresidentzietako eta eguneko zentroetako erabiltzaileei ere nabarmen eragiten die gatazka honek eta hitzarmenik ez egoteak. “Gutxieneko zerbitzuak ezartzen dira, eta erabiltzaileen bizitzarako beharrezkoa den guztia bermatzen da. Hala ere, beharrezkoak ez diren zereginak egiteari uzten diogu greba egunetan”, azaldu du Arrietak.


Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


AEBek Venezuelako ontzi bati eraso egin diote nazioarteko uretan, eta 11 lagun hil dituzte

Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Bi herrialdeen arteko tentsioa goraka ari da, soldaduak eraman dituzte mugara.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude