25 urteko bidaia


2025eko uztailaren 14an - 16:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean. Gogoan al dituzue Kontseiluak sustatu zituen Bai Euskarari kanpaina, Bai Euskarari Akordioaren prozesua edo Plan Estrategikoa? Bada, ingurumari horretan garrantzi sozial handiko ekimen bat abiatu zen, gizarteari euskararen aldeko alternatiba erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin. Proiektu horrek, neurri eta konpromiso zehatzen bidez, euskararen erabilera handitu nahi zuen sektore guztietako edozein motatako entitateen artean, betiere erakunde bakoitzaren egoerara egokitzeko aukera eskainiz.

120.000 lagun konpromisoan elkarturik, euskarak bizi behar duelako, euskaraz bizi nahi dugulako. Gauza batzuk Euskal Herrian baino ez dira gertatzen... Euskararentzat XXI. mendea 1998ko abenduaren 26an hasi zen... Horrela zioen 1998ko Bai Euskarari ekitaldiaren berri emateko bideoaren hasierak. Ekitaldiaren ondoren, milatik gora erakundek, 21 lantaldetan banatuta, bakoitzak bere sektorean euskarak zuen egoeraren diagnostikoa landu zuten, ondoren helburuak eta neurri zehatzak proposatzeko... Horrenbestez, Bai Euskarari ziurtagiria abian jartzeko erabakia plan horretan parte hartzen ari ziren gizarte-eragileek eginiko eskariaren ondotik etorri zen, Kontseiluari proposatu baitzioten planean gomendaturiko neurriak borondatez hartu eta abian jarri izana kreditatzeko sistema sortzeko. Entitateen iritziz, konpromisoak hartzea ziurtagiri baten bidez publikoki saritua izango zela jakiteak eragin nabarmena izan behar zuen.

2000ko ekainaren 13an banatu zen ziurtagiria lehendabiziko aldiz. Bai Euskarari ziurtagiria aitzindaria izan zen, hizkuntza kudeaketarekin lotutako lehenengo ziurtagiri sistema baita, beste hizkuntza komunitate batzuetan eredu bezala erabili dutena. Konpromisoaren ikurra da. Bidean eraikitzen joan da proiektua, hasierako helburuei eutsiz, baina ziurtagiria duten entitateen eskariei erantzuteko metodologikoki aldaketa nabarmenak erantsi dira etengabe. Horri esker, bere bilakaera oso esanguratsua izan da, beti saiatu izan baita entitateei ahalik eta erraztasun handienak eskaintzen, hizkuntzen kudeaketan laguntzeko. 25 urte hauetan, sektore guztietako milaka erakunde, saltoki eta enpresa batu dira euskaraz bizi, lan egin edo-eta zerbitzuak zein produktuak euskaraz baliatu nahi dituztenen komunitatera. Ziurtagiria ez da inoiz argazki estatiko bat izan, Bai Euskarari ziurtagiria urtez urte berritzen den konpromisoaren ikurra da, eragitea bilatzen duena, beti egongo baitira eman beharreko urrats berriak.

Ziurtagiria ez da inoiz argazki estatiko bat izan, Bai Euskarari ziurtagiria urtez urte berritzen den konpromisoaren ikurra da, eragitea bilatzen duena, beti egongo baitira eman beharreko urrats berriak

2007an, lan munduan euskararen erabilera areagotzen eragiteko, proiektua partekatzeko eta Bai Euskarari Elkartea sortzeko erabakia hartu zuen Kontseiluak eta, horrela, euskalgintzatik kanpoko erakundeak ere inplikatu ziren proiektuaren kudeaketan. Oztopoak gorabehera, proiektu bideragarria eraikitzea lortu du elkarteak eta, ziurtagiridunen beharretatik abiatuta, lan munduan euskaraz eroso aritzeko proiektu berriak sortu ditu urte hauetan guztietan: Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, Lazarraga Sariak, ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak... eta elkarlanean aritzen da beste zenbait enpresa zein erakunderekin hainbat proiektutan.

25 urte hauetan, lorpenak ugariak izan dira. Euskara gero eta presenteago dago lan munduan, nahiz eta urrun egon orduan amesten genuen egoeratik. Eta hori guztia, Bai Euskarari ziurtagiria duten erakundeen konpromisoari esker. Haiek izan dira bidegile eta eredu, erakutsiz posible dela euskaraz lan egitea, kalitatez eta profesionaltasunez. Horregatik, uste dut urte hauetan proiektuan lan egin dutenek eta orain lantaldea osatzen dutenek oso harro egon behar dutela eraiki dutenarekin eta landu dituzten proiektu eta lankidetza guztiekin.

Ziurtagiriaren 25. urteurrena ospatzea ez da soilik iraganeko lana aitortzea, etorkizunari begira jartzeko unea ere izan behar da. Eta horretarako, ezinbestekoa da komunitate sendo bat izatea, elkarrekin ikasten eta elkarri bidea errazten jarraituko duena. Ziur naiz Bai Euskarari Elkarteak babesa, baliabideak eta ilusioa eskaintzen jarraituko duela, euskararen aldeko hautua errazagoa izan dadin. Etorkizunak ekarriko dizkigun erronka ugarien aurrean ere prest egon beharko du. Eta erronkak askotarikoak dira: erabilera-eremuak zabaltzea, aldaketa demografikoak eta migrazio prozesuak aukera bihurtzea, adimen artifiziala eta hizkuntza teknologia aliatu bilakatzea, horiek guztiak aintzat hartuta garatuko diren hizkuntza politikak lantzea eta aplikatzea, etab. XXI. mendearen hasieran salto handi bat eman genuen bezala, mendearen bigarren laurdena hasiko dugun honetan, beste jauzi baten beharrean gaude, datozen hamarkadetan euskara lan munduan zabaltzen joan dadin.

Pieza guztiak norabide berean ondo kokatu behar ditugu eta ondo zehaztu behar dugu bakoitzak zer funtzio duen eta zer egin behar duen. Epe luzera begirako ikuspegia behar da erreferentzia egokiak eskaintzeko eta lan munduan euskararen presentzia bermatzeko. Administrazioa, euskalgintza, enpresak, sindikatuak, hezkuntza munduko eragileak... Denon artean landu behar da etorkizuneko ikuspegia euskaraz ere lan egiteko aukera zabalagoa izateko. Bai Euskarari elkartea beti izan da eragile aktibo bat eta aurrera begira ere izango da. Beraz, ospatu dezagun ziurtagiriaren urteurrena. Baina bihartik hasita, egin dezagun modua 25 urte barru lan munduaren egoera askoz aldekoagoa izan dadin.

Zorionak, bihotzez, eta mila esker egindako lan eskergarengatik eta urte hauetan guztietan eman duzuen guztiagatik. Eta eskerrik asko abentura honetan parte hartzeko ohorea eta aukera eskaintzeagatik.

Rober Gutiérrez

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude