Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio zikinetaz”. Bi: “Gaur ez dago txalorik, ez dago ezer ospatzeko. Zuek jai egin dezakezue pribilegiatu batzuk zaretelako. Deseroso sentitzea da eskatzen zaizuen gutxienekoa”. EHZ festibaleko hirugarren eguna da, eta jende andana sartu da Arberatze-Zilhekoko elizara, bero sapa saihestera edo emanaldia benetan entzutera, batek jakin. Orain bai, itxi da elizako atea, eta hasi da Queer Falafel-en Ez duzu arabiarra ematen emanaldia: jendearen abanikoen joan -etorriak mozten du, soilik, isiltasuna.
Ekialde Hurbileko gona luze eta lentejueladun maskara jantzita hasi du ekitaldia Queer Falafelek. Ekialdea eta hurbila diogu, baina berak “kolonialismoa” dio: “Nola egon daiteke zerbait ekialdean mundu esferiko batean?”. Soinuz bete da eliza, musika arabiarra techno nahasketekin entzuten da artistaren ahotsean, gero Mendebaldeko berriemaileak ikusten dira atzean duen pantailan, zibilizazioaz hitz egiten, Siriaz eta Ekialde Hurbileko zibilizazio ezaz. Siriako bonbardaketak ikusi dira, zaurituak, pateretan heltzen diren migratzaileak itsasoan eta Santiago Abascalen eta Emmanuele Macronen hitzak, soinu banda.
Elementu askoko performancea dakar Queer Falafelek, arabsplaining-a, gauza argi bat azaltzeko: kolonialismo eurozentrikoa dela kaka guzti horren oinarria, eta europearrok hain ditugula pribilegio asko ez dakigula ditugunik ere. “Ez da kasualitatea nahi duzuen leku guztietara bidaiatu ahal izatea, ura eta elektrizitatea izatea eta bonbarik ez izatea zuen herrietan: zuek ordaintzen dituzue, zuen zergekin, beste leku batzuetan erortzen diren lehergailuak”.
Premisa horretatik abiatuta egin ditu ondorengo zehaztapenak. Jabetza pribatua eta zisheterosexuala ez den guztia kriminalizatzen dituzten lege guztiak kolonialak dira. Eta Israel ere koloniala dela argi utzi du; are, Europako kolonia bat da. “Israel zarete”. Eta mendebaldetarrak ez dugu horren berri, historiari buruz irakatsi diguten guztia “gezurra” delako, eta guretzako aukera bat delako ez-politikoa izatea. Gure normalitatea “lapurtutako pribilegio bat” da, Mendebaldekoa ez den orori ostutakoa. Horregatik, guretzat ez-politikoa izatea aukera bat den moduan da “oinarrizkoa” disidentzia eta politiko izatea ez mendebaldetarrentzat.
Gonarik eta maskararik barik, bainujantzi, takoi eta aurpegia estaltzen dion zaku batekin gogorarazi du zuritasuna ez dela azal kontua bakarrik, eta, ondorioz, arrazistak garela jaiotzez. Hori ukatzen duten zurien hauskortasunaz trufatu da eta gomendioa luzatu du: “Egin dezakezun gauzarik antiarrazistena da onartzea arrazista zarela”. Oholtza atzean utzita egin du alde elizatik, ahots metalizatu batek txalorik ez egiteko gogorarazten duen bitartean. Pantailan, irudi kaotikoen artean, mezu argi bat: You kill. You have killed. You will kill. Hil duzue. Hil egin duzue. Hil egingo duzue. Dugu. Eta orain zer egin zuk erabaki: festibalean segi eta kaña bat hartu, zure pribilegioez gozatzen; edo furgoa jaso eta etxera segi, egiak aurpegian eztanda egin eta hautsi zaitu-eta.
Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]