Pintaketa abertzaleak azaldu ziren Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan

Duela
61
urte

1965eko uztailaren 14an,

Pintaketa abertzaleak azaldu ziren Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan, Frantziako Egun Nazionalean. Euzkadi 4+3=1 edota 7=1 bezalako pintaketak egin zituzten, zazpi euskal herrialdeen batasuna irudikatu asmoz.

Era berean, Hego Euskal Herrian preso bost hilabete zeramatzan Kristiane Etxaluz askatzeko kanpaina ere abiatu zuen Enbatak egun haietan, eta Europako tendentzia guztietako ekintzaileek osatutako Etxaluzen Aldeko Batzordearekin elkarlanean, Parisko espainiar enbaxadan eskaera ugari erregistratu zituzten.

Kristine Etxaluz zuberotarra otsailean atxilotu zuen Espainiako Poliziak mugan. Enbata Iparraldeko erakunde abertzalearen sortzaileetakoa eta ETAko kidea zen. Irakaslea zen Lapurdin, eta astean behin Nafarroako Unibertsitatera joaten zen ikastaro batzuetara.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...